Ekonomia -

Gizarteratze Plana 2017-2021

Eusko Jaurlaritzak bazterketa sozialari aurre egiteko plana onartu du

Enpleguari, hezkuntzari, osasunari, gizarte-zerbitzuei eta etxebizitzari lotutako neurriak biltzen ditu planak.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 2017-2021 epealdirako Gizarteratze Plana onartu du, bazterketa sozialari aurre egiteko asmoz.

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak aurkeztu ditu egitasmoaren xehetasunak Gobernu-bileraren ostean.

Planak enpleguari, hezkuntzari, osasunari, gizarte-zerbitzuei eta etxebizitzari lotutako neurriak biltzen ditu

Era berean, erakundeen arteko harremanak hobetuko dituzte, neurri horiei guztiei bultzada politikoa emateko eta planaren jarraipena egiteko. Horrez gain, sektoreen arteko koordinazioa indartuko dute eta eredu bateratu bat garatzeko erreminta teknikoak eta profesionalak abiaraziko dituzte.

Enpleguari dagokionez, prekarietateari aurre egitea eta gazteek eta nagusiek lana eskuratzea izango dira Jaurlaritzaren erronkak.

Diru-sarrerak bermatzeko errenta mantenduko dute, baina laguntza-sistema eredu hori datozen urteetan hobetzeko helburuarekin.

Gizarte Zerbitzuen Legearen garapena bultzatuko dute, zerbitzu sozialen eskubidea euskal herritar guztiek bermatuta izan dezaten.

Osasunari dagokionez, baztertuta dauden herritarren artean ohitura osasuntsuak zabalduko dituzte, osasun asistentzia jasotzeko aukerak hobetuz eta arlo honetan herritarren artean dauden ezberdintasunak murriztuz.

Etxebizitzari dagokionez, bazterketa egoeran edo bazterketa soziala pairatzeko arriskuan dauden herritarrei etxe bat izateko baliabideak erraztea da Jaurlaritzaren asmoa.

Bestalde, pobrezia egoeran edo arriskuan dauden herritarrei, haien adina edozein dela ere, kalitatezko hezkuntza eta formazioa bermatuko diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak EAE Gizartea albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Ongizate sozialari buruzko albisteak