Ekonomia -

Laguntza ekonomikoa

Portugalek dio laguntza eskatu behar izateko arriskua handia dela

Portugalek egoera zailean dagoela onartu du. Irlandako krisia euroguneko beste herrietara hedatzeko arriskuaren beldur dira merkatuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baliteke Irlanda ez izatea Greziaren bidea hartuko duen bakarra. Portugalgo Fernando Teixeira dos Santos Finantza ministroak esan duenez, bere herria ere "arrisku handian dago.

Ministro portugaldarraren esanetan, ez da bakarrik Portugalgo ekonomia nazionalaren arazo bat, kutsadura arazo bat ere ba omen da, euroguneko ezegonkortasunaren arazoa.

Euroguneko arazoa da, baina Irlandako egoera okerra beste herrialde batzuetara zabaltzeko arrisku handia ikusten du Teixeira dos Santosek.

Dena den, Portugalen egoera ekonomikoa hobetzen ari dela esan du finantza ministroak, eta behar izatekotan, laguntza finantzarioa eskatu beharko luketela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea