Ekonomia -
Zartakoa Dow Jonesen
Europako burtsak goraka, atzoko suspertze arinaren ondoren
% 2,3ko igoerarekin itxi zuen saioa Wall Streetek, azken egunetan izandako galerak apur bat errekuperatu zituen.
Agentziak | Erredakzioa
Europako burtsek goranzko joerarekin ekin diote asteazkenari, azken egunotan izandako ziurgabetasuna eta aldakortasuna atzean utzita. Asiako diru merkatuek ere positiboan amaitu zuten atzoko saioa, eta Wall Streetek, % 2,3ko igoerarekin.
Hala, Londreseko Burtsaren indize nagusia (FTSE-100) % 0,80 igo da gaur, 7.198,30 puntutan geratuta.
Frankfurteko DAX 30 indizea ere gorantz ekin dio saioari (% 0,69), 12.478,12 punturaino helduta.
Milango eta Parisko merkatuak % 115 eta % 0,89 igo dira saioaren lehen uneetan, hurrenez hurren.
Espainiako Burtsaren indizea, IBEX 35a, positiboan hasi du eguna, % 0,82ko igoerarekin, baina 10.000 puntura ezin helduta. Hori horrela, 09:00ak pasatxoan, 9.889,7 puntutan zegoen.
Jarraitu Burtsaren kotizazioa.