Ekonomia -

Burtsa

Europako burtsek galerekin itxi dute saioa, Wall Streetek bultzatuta

Espainiako burtsak % 2,53 egin du behera. Era berean, Londresek % 2,64 galdu du; Parisek % 2,35; Frankfurtek % 2,32 eta Milanek % 2,08.

Wall Streeten beherakadak ere eragina izan du Madrileko burtsan. Artxiboko argazkia: EFE
Wall Streeten beherakadak ere eragina izan du Madrileko burtsan. Artxiboko argazkia: EFE
Wall Streeten beherakadak ere eragina izan du Madrileko burtsan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak % 2,53 behera egin du gaur. Negatiboan laugarren saioa jarraian du. 9.900 puntuen azpitik itxi du saioa, iazko martxotik markarik eskasena. Wall Streetek beherakadekin hasi du saioa, astelehenean inoizko galerarik handiena izan ondoren. Horrek Europako burtsak bultzatu ditu.

Arrisku-saria 74 puntutan kokatu da. Ibex 35 indizeak saiorik okerrena izan du urriaz geroztik. Horrela, 254,50 puntu galdu ditu, 9.810 puntutan geratu arte. Honenbestez, urteko irabaziak desagertu dira, eta % 2,33 behera egin du indizeak.

Europan, Londresek % 2,64 behera egin du; Parisek % 2,35; Frankfurtek % 2,32 eta Milanek % 2,08.

Wall Streeten bezperako deskalabruak jardunaldia markatu du Europako burtsa nagusietan. Dow Jones indizeak ia 1.200 puntu behera egin zuen. Aditu batzuen arabera, 2018an interes-tasen igoera “handi” bat gertatzearen beldur dira inbertitzaileak.

Beste adituen batzuen hitzetan, ostera, azken hilabeteetako joera positiboaren ondoren mozkinak bildu nahi izan dituzte inbertitzaile guztiek aldi berean.

Asiako burtsen beherakada

Wall Streeten “astelehen beltzak” Asiako burtsei ere eragin die. Horrela, Hong Kongek eta Tokiok ia % 5 galdu dute. Horrek, aldi berean, Ibex indizeari kalte handia egin dio saioaren hasieran, % 2,4 galduta.

Eguerdian, inbertitzaileen beldurrak Europako burtsak eta Ibex indizea astindu ditu. Espainiako burtsa ia % 3 galtzen ari zen, New Yorkek berriro galerekin zabaldu behar zuela pentsatuta.

Hala ere, Wall Streetek norabide argirik gabe hasi du saioa, eta zabaldu eta minutu batzuk geroago irabaziak zituen, baina azkenean joera negatiboa nagusitu da.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris Erresuma Batua albisteak Espainia albisteak Alemania bideoak Frantzia Ekonomia berriak Albisteak Gaur Albisteak Burtsa Madrilgo gertakizunak Italiako albisteak Londres azken ordukoa