Ekonomia -

LAN ISTRIPUA

Kamioilari bat hil da AP-8an Oiartzunen, bere kamioiak harrapatuta

Oiartzungo zerbitzugunean gertatu da ezbeharra, Irungo norabidean.

ETBk istripua gertatu den Oiartzungo zerbitzugunean grabatutako irudietatik ateratako irudia.
ETBk istripua gertatu den Oiartzungo zerbitzugunean grabatutako irudietatik ateratako irudia.
ETBk istripua gertatu den Oiartzungo zerbitzugunean grabatutako irudietatik ateratako irudia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi-gidari bat hil da gaur AP-8 autobidean, Oiartzunen, bere kamioiak harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 05:45ean gertatu da, Oiartzungo zerbitzugunean, eta kamioilaria bertan hil da.

Barruan bi pertsona zihoazen. Gidaria kamioitik jaitsi da ibilgailua aztertzeko eta une horretan kamioiak harrapatu du.

Larrialdi zerbitzuetako kideek gidariaren heriotza ziurtatu dute, eta gorpua Donostiako Auzi Medikuntzako Institutura eraman dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Lan-istripuak Albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Oiartzun Gaurko azken orduko albistea A8 autobidea gaur