Ekonomia -

Enplegua

Merkealdi kanpainak 8.000 lanpostu baino gehiago sortuko ditu Hego Euskal Herrian

Nafarroan sortuko dira lanpostu gehien, 3.200 kontratu sinatuta. Bizkaian, berriz, 2.880 izango dira, 1.200 Araban eta 1.120 Gipuzkoan.

Merkealdiak. Argazkia: EFE
Merkealdiak. Argazkia: EFE
Merkealdiak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Merkealdi kanpaina abian da eta, eta 8.000 lanpostu baino gehiago sortuko ditu Hego Euskal Herrian. Adecco giza baliabideetarako aholkularitza enpresak egindako aurreikuspenaren arabera, Bizkaian 2.880 lanpostu sortuko dira, 1.200 Araban eta 1.120 Gipuzkoan. Nafarroan, bestalde, 3.200 lan kontratu sinatuko dituzte, iaz baino % 5 gehiago, Adeccok jakinarazi duenez.

Kontratu gehien izango dituen sektoreak

Oso kontsumo handia duten sektoreek pilatuko dituzte kontratu gehien: lurrin-denda handiak, kosmetika, elektronika, jostailuak, elikadura, banaketa, denda minoristak, irudia, soinua, logistika, garraioa, eta baita ostalaritza eta sukaldaritza ere.

Lanpostu motari dagokionez, ostera, bezeroen arretarako eta salmenta arloetan egingo dituzte kontratu gehien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba EAE Ekonomia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Neguko beherapenak