Ekonomia -
Langabeziaren datuak
Aguirre: 'Langabezia behera doa hazkunde ekonomiko txikia egon arren'
Ekonomia eta Ondasun sailburuaren hitzetan, langabeziaren datoa oso positiboa da, batez ere % 10aren azpitik dagoela ikusita.
Erredakzioa
Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) zabaldutako datuak ikusita, nahiz eta jarduera ekonomikoa baxua egon, langabeziak behera egin duela azpimarratu du Carlos Aguirre Ekonomia eta Ondasun sailburuak.
Honen harira, Jaurlaritzak 2010erako aurreikusitako Barne Produktu Gordinaren hazkundea % 0,2koa dela azaldu du Aguirrek
Sailburuaren esanetan, BAIk hirugarren hiruhilabeterako emandako datuak "oso positiboak" dira. Datu horien arabera, Euskadin 5.500 langabetu gutxiago daude eta langabezia-tasa % 10aren azpitik dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea