Ekonomia -

Lan-istripua Bizkaian

4 lagun ospitalera eraman dituzte Igorreko enpresa batean gas isuri bat jazo ostean

Isuriaren ondorioz, zortzi lagun artatu behar izan dituzte, eta horietatik lau Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

8 lagun zauritu dira astearte honetan Igorreko (Bizkaia) enpresa batean karbono monoxido isuri bat jazo eta gero.

Isuriaren ondorioz, zortzi lagun artatu behar izan dituzte, horietatik lau Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Lan-istripua goizeko 11:15ean gertatu da, Aliasan aluminiozko enpresa batean, galdara batek karbono monoxido isuri bat izan ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaiko albisteak Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Igorre albisteak Arratia-Nerbioi