Ekonomia -
Enpresak
Alfako langileek 'mendekutzat' jo dute enpresak iragarritako likidazio espedientea
Gatazkan enpresak erakutsitako 'negoziatzeko fede txarra' salatu du Alfa Precision Casting enpresako batzordeak.
Agentziak | Erredakzioa
Alfa Precision Casting (APC) enpresako langileek "mendekutzat" jo dute ostiralean enpresak iragarritako enplegu-erregulazio espedientea (EEE). Izan ere, joan den astean langileek greba mugagabea egiteko erabakiari erantzuteko neurria dela defendatu dute. Zuzendaritzak lana suntsitzeko proposatutako espedientearen ostean deitu zuten greba.
Automekanizatuen ataleko 40 bat langileri eragingo dion Enplegu Erregulazio Espedientea aurkezteko asmoa erakutsi ostean, konpainia gatazkan negoziatzeko izaten ari den "fede txarra" salatu du Alfa Precision Casting enpresako greba-batzordeak.
Grebaren helburua "Taldean egonkortasun-konpromisoa eta enplegua mantentzea" dela azaldu du batzordeak, eta "besterik ezean, kaleratze traumatikoak ekiditea".
Hala eta guztiz ere, enpresak aurkeztu du dagoeneko likidazio espedientea, "tarterik eman gabe, eta likidatzeko asmoa garbi utzita, langileek grebarekin bat egingo ote duten jakin gabe", kritikatu dute langileek oharrean.
Greba-batzordearen esanetan, likidazioak 129 lanposturi eragingo die, Taldeko beste empresa batzuetan ondorioak izateaz gain.