Ekonomia -

KPI aurreratua

Ekonomiak % 0,8 egin du gora 2017ko hirugarren hiruhilekoan Estatuan

Urriko KPIa % 1,6an kokatu da, erregaien prezioak eraginda.

Erregaiak 2016ko urrian baino gutxiago garestitu dira. EFE
Erregaiak. EFE
Erregaiak 2016ko urrian baino gutxiago garestitu dira. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekonomia % 0,8 hazi da 2017ko hirugarren hiruhilekoan Espainiako Estatuan. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, apaldu egin da hazkundea, INE Espainiako Estatistika Institutuak aurreratutako datuaren arabera.

Urriko datu aurreratua % 1,6koa da, betiere iazko epe berarekin alderatuta. Iraileko datuarekin erkatuta, behera egin du (irailean % 1,8koa izan zen).

Erregaien prezioek eragin dute KPI aurreratu honetan, 2016ko urrian baino gutxiago garestitu baitira.

Gaur emandako datua aurreratu da, azaroaren 14an baieztatu beharrekoa. Hala eginez gero, 14 hilabetez datu positiboa emango luke KPIak. Dena dela, urrian apalagoa izan da hazkunde hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Ekonomia albisteak Eguneko albisteak