Ekonomia -
AP-8 eta AP-1 autobideak
Gehienezko bidesari bateratu bat adostu dute Gipuzkoak eta Bizkaiak
AP-8 eta AP-1 autobideetako erabiltzaileei gastu muga bat ezartzeko akordioaren berri emango dute Rementeriak eta Olanok ostiral honetan.
Agentziak | Erredakzioa
AP-8 eta AP-1 autobideetako erabiltzaileei gehienezko bidesari bateratu bat aplikatzeko akordioaren berri emango dute Unai Rementeria eta Markel Olano Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek ostiral honetan.
Rementeriak eta Olanok Ermuko ordainlekuak aukeratu dituzte, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan, akordioren berri emateko, ekitaldiko deialdiaren arabera.
Bi lurraldeetako autobideetako erabiltzaileei gehienezko tarifa sistema bateratua ezartzeko aukera urtebete aztertzen eman dute Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek.
AP-8an, supersaihesbidean eta Artxandako tuneletan, hilabete bakoitzeko 30 euroko gastu muga jarri zuen martxan Bizkaiak, urtarrilaren 1ean. Urte hasieran, foru administrazioak bi lurraldeetako autobideetan antzeko neurri bat aplikatzeko lanean ari zirela azaldu zuen Rementeriak.
Era berean, Bizkaiarekin akordio bat lortzeko lanean eta Arabarekin antzeko deskontu sistema bat adosten ari zela jakitera eman zuen Gipuzkoako Aldundiak urte hasieran.
EGUNERATZEA: 45 eurokoa izango da gehienez bidesari bateratua.