Ekonomia -
Abiadura handiko trena
AHTren Azkoien-Erriberri tarteko proiektua bidali dio Nafarroak Madrili
Maria Solana Foru Gobernuko bozeramailearen hitzetan, Manu Ayerdi presidenteordeak azaldu du “orain beste ibilbide bat duela, beraz, Adifek du eskumena behin betiko onartzeko”.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak Sustapen Ministerioari abiadura handiko trenaren Azkoien-Erriberri tarteko egitasmoa iragan astelehenean bidali ziola jakitera eman du gaur Maria Solana Foru Exekutiboko bozeramaileak.
“Epemuga urriaren 15a baldin bazen, 16an bidaltzeagatik arazorik izango ez dela uste dut”, adierazi du Solanak prentsaurrekoan. “Nafarroako Gobernuak epea bete du, 16an bidaltzea epe barruan egotea dela ulertzen baldin bada”, errepikatu du.
Solanaren ahotan, “enkargua aspaldi zuen ingeniaritzak egin du eraikitzeko proiektua”. “Enkargu horren berri eman dio Nafarroako Gobernuak Ministerioari”, zehaztu du.
Bozeramailearen hitzetan, Manu Ayerdi presidenteordeak azaldu du “orain beste ibilbide bat duela, beraz, Adifek du eskumena behin betiko onartzeko”.