Ekonomia -
Lan gatazka
Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute greba
Gasteizko igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriz, langileek eta enpresek akordioa lortu ostean.
eitb.eus
Arabako sorosleek eta kirol langileek bertan behera utzi dute joan den astean abiatutako greba, lan baldintzak duintzeko akordioa lortu eta gero.
Besteak beste, soldata 700 eurotik 1.300 eurora igotzea lortu dute langileok.
Horrenbestez, udal igerilekuak ostiral honetan irekiko dituzte berriro, bost egunez itxita egon ondoren.
Arabako udal igerilekuetako eta pantanoetako 450 sorosleek eta kirol langileek igandean abiatu zuten greba, eta uztailaren 31ra arte jarraitu asmo zuten, baina sindikatuek eta patronalak akordioa lortu dute gaur, sei orduko bileraren ostean. Ondoren, langileek berretsi egin dute ituna, asanblean.
Gasteizko Udalak "positibo"tzat jo du akordioa. Izan ere, hitzarmen kolektiboa blokeatuta zegoen 2009tik.