Ekonomia -

Ortuella

Tapia: General Elecricek Ortuellako lantegia 'berregituratzeko' asmoa du

Hala adierazi dio multinazionalak Jaurlaritzari. Edonola ere, arratsaldeko lehen orduan batzartuko dira bi aldeak, Donostian.

Arantxa Tapia sailburua. Artxiboko argazkia: EFE
Arantxa Tapia sailburua. Artxiboko argazkia: EFE
Jaurlaritza: General Electricek Ortuellako lantegia berregituratu nahi du

1:17

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Saileko buruaren esanetan, General Electricek Ortuellako lantegia 'berregituratzeko' asmoa duela helarazi dio, GE Renewable Hydro filialari dagokionez.

Horren ildotik, Tapiak esan du Jaurlaritza "kolaboratzeko" prest dagoela eragina "ahalik eta txikiena" izan dadin, jardueraren eta lanpostuen ikuspuntutik.

Donostian BIND 4.0 ekintzaile garatuen programaren II. edizioa aurkeztu ondoren, Tapiaren eta enpresaren artean gaur arratsaldean egitekoa den bilera izan arte itxarotea eskatu du, hain zuzen, proposamena "zein baldintzatan" egiten duten ikusteko.

Sailburuaren esanetan, Ortuellako lantegia "berregituratzeko' beharra duela adierazi die multinazionalak, orain urtebete baino gehiago inauguratutako plantak ez baitu "espero zuten emaitza eman".

Era berean, gogorarazi duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak "apustu handia" egin zuten proiektu horren alde, "hemen ekoizten jarrai zezan, jarduera egon zedin eta lanpostuak mantendu zitzaten". "Haiek apustua egin zuten baina agian merkatuak ez du espero zuten emaitza eman", azaldu du.

Bilera, arratsaldean Donostian

Aipatu bezala, General Electricen ordezkariak Arantxa Tapiarekin bilduko dira gaur arratsaldeko lehen orduan, Ortuellako (Bizkaia) lantegiaren etorkizunaz hitz egiteko, asteartean planta ixteko asmoa duela iragarri eta gero.

Jaurlaritzatik Europa Pressi baieztatu diotenez, batzarra arratsaldeko lehen orduan egingo dute Donostian. Aurretik, Bill Armstrong General Electric Hydroren buruak multinazionalaren asmoak jakinaraziko dizkie zuzendaritzari, langileen batzordeari eta beharginei gaur egitekoak diren bileretan.

General Eletricek baieztatu zuen atzo Ortuellako lantegiak Hydro filialean "hidroelektrikoen eraldaketara egokitzeko" egiten ari den berregituraketaren ondorioak jasango dituela.

Ordu batzuk lehenago, General Electricek Ortuellan (Bizkaia) duen GE Renewable Hydro lantegia itxi nahi duela jakinarazi zion Europako enpresa-batzordeari.

Konpainiak 'smoll' sorgailuak ekoizten ditu eta 12 behargin izango lituzkeen bulego bat mantenduko luke.

Europa Press albiste-agentziak zabaldu duenez, sindikatuek uste dute produkzioa Txinara eta Indiara eraman nahi dutela. "Deslokalizazio nabarmen baten aurrean gaude", salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Azken ordukoa Bizkaia Eusko Jaurlaritza berriak Ekonomia albisteak Ortuella albisteak Gaurko azken orduko albistea