Ekonomia -

Enplegua

General Electric multinazionalak Ortuellan duen lantegia itxi nahi du

General Electriceko arduradun bat asteazken honetan joango da Ortuellako lantegira bere asmoen berri emateko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

General Electricek Ortuellan (Bizkaia) duen GE Renewable Hydro lantegia itxi nahi du. Hala jakinarazi dio multinazionalak Europako enpresa-batzordeari.

Ortuellako fabrikan 147 langile ditu. 12 behargin izango lituzkeen bulego bat soilik mantenduko luke irekita.

Bill Armstrong General Electric Hydroren arduraduna Ortuellako lantegian izango da asteazken honetan, konpainiako zuzendaritzari, enpresa-batzordeari eta beharginei multinazionalaren asmoen berri emateko.

Europa Press albiste-agentziak zabaldu duenez, sindikatuek uste dute produkzioa Txinara eta Indiara eraman nahi dutela. "Deslokalizazio nabarmen baten aurrean gaude", salatu dute.

Hain zuzen ere, joan den ekainean, sindikatuen enpresaren kontrako salaketa jarri zuten Lan Ikuskaritzan, Ortuellako lantegiari dagozkion egitasmoak bere lehiakideei esleitu zizkietelako.

Orain itxi nahi duten fabrika duela urtebete inauguratu zuten, Ameriketako Estatu Batuetako taldeak Alstom konpainia frantziarra erosi ostean.

"Bikaintasunerako lantegia ginen, baina ez dugu asmatzen jakin", deitoratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana albisteak Ekonomia Ortuella Gaurko azken ordukoa