Ekonomia -

Irailaren 29an

Grebarekin bat egiteko eskatu die berriz CC.OO.k ELAri eta LABi

Greba orokorrak "arrakasta" badu, Gobernuak "jarrera aldatu beharko du" lan-erreformaren neurrien aurrean, Sordoren esanetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Sordo Euskadiko CC.OO.-ko idazkari orokorrak irailaren 29ko greba orokorrarekin bat egiteko eskatu die berriro ELA eta LAB sindikatuei.

Grebak "arrakasta" badu, Espainiako Gobernuak "jarrera aldatu beharko du" lan-erreformak langileentzat jasotzen dituen neurrien aurrean, esan du Unai Sordok.

Sordok grebaren garrantzia azpimarratu du, bere ustez, lan-erreforma, pentsioen sistema, babes soziala eta negoziazio kolektiboaren erreforma "arriskuan" daudelako.

Zapateroren Exekutiboak "sindikatuekin akordiorik egin gabe" pentsioen sistema hizpide izatea "desegokia" dela ere adierazi du.

Bestalde, irailaren 17an, sindikatuak Bilboko Casilla plazako kiroldegian batzar "jendetsua" egingo duela iragarri du Sordok. Ignacio Fernandez Toxo CC.OO.-ko idazkari orokorra ere izango da bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea