Ekonomia -

Lesakan

Basoan lanean zebilen behargin baten heriotza salatu du LABek

57 urteko langileak, Doneztebeko auzokideak, "orduak zeramatzan lanean eguzkipean 36 graduko tenperaturarekin". LABek neurriak eskatu ditu berriro gerta ez dadin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astean Lesakan baso lanetan zebilen behargin baten heriotza salatu du larunbat honetan LAB sindikatuak. Gainera, neurriak eskatu ditu berriro gerta ez dadin.

Hildakoa 57 urteko Doneztebeko auzokidea zen. Langileari eta horren familiari elkartasuna adierazi die LABek ohar baten bidez, eta urtarrilaz geroztik Nafarroan sei langile dagoeneko hil direla gogora ekarri du.

LABen ustez, gizonak "orduak zeramatzan lanean eguzkipean 36 graduko tenperaturarekin", eta horrekin hain justu lotu du haren heriotza. Sindikatuaren hitzetan, bero handiarekin lanean aritzeagatik hildako bigarren langilea da.

LABek gogorarazi duenez, kanpoko lan egiten dutenen gaineko araudian "hutsune handiak" daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa