Ekonomia -

Sindikatua

Unai Sordo CCOOko idazkari nagusi hautatu dute

Euskadiko CCOOko idazkaria izandakoak Ignacio Fernandez Toxo ordezkatuko du, babesen % 88,8 eskuratuta.

Unai Sordo, CCOOko idazkari nagusi berria. Argazkia: EFE
Unai Sordo, CCOOko idazkari nagusi berria. Argazkia: EFE
Unai Sordok kementsu ekin dio Comisiones Obrerasen gidaritzari

1:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkaria izandakoa sindikatu horren Estatu mailako idazkari nagusi aukeratu dute, bozketan hautagaitza bakarra aurkeztuta. Sordok Ignacio Fernandez Toxo ordezkatuko du.

15 lagunek, zortzi emakumezkok eta zazpi gizonezkok, osatutako Batzorde Exekutiboa aurkeztu du Sordok. Horien artean, Francisco Carbonero Andaluziako CCOOko buruzagi ohia dago, eta horrek tirabirak eragin ditu, 2003an Huelvako Faja Piriticaren Enplegu-Erregulazioko Espedientea auziaren ondorioz, Carbonero inputatuta baitago.

"Pertsona horien jarrera, erakundeak dakienez, garbia da, eta auzitegietan frogatuko da", esan du Toxok. Sordok, gainera, Batzorde berrian sartu diren "lankide guztiak" defendatu ditu. "Euren gaitasunetan eta egingo duten lanean erabateko konfiantza daukagu", azpimarratu du. Dena dela, zalantzak izanez gero, horiek bozketan islatuko zirela esan du.

Sordoren hautagaitza eta Batzorde Exekutiboa denen artean erabaki dute, eta CCOOko kongresuan izan diren 800 ordezkari inguruk bozkatu dituzte. Sordoren hautagaitzak babesen % 88,8 lortu du, eta Batzorde Exekutiboak, ordea, % 61.

CCOOk zabaldutako datuen arabera, Sordoren hautagaitzaren bozketan 742 ordezkarik parte hartu dute: 659 aldeko boto izan dira, 75 zuri eta 8 baliogabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Politika Espainia bideoak Ekonomia Albisteak Sindikatuak Espainian Langile Komisioak azken ordukoa