Ekonomia -

Lehen urratsa

UGTk eta CC.OO.-k irailaren 29ko greba orokorra erregistratu dute

Ostiralera arteko epea eman diote Gobernuari "lan-erreforma atzera botatzeko" eta adiskidetze-egintza burutzeko; akordiorik ezean, deialdia ofizialki erregistratuko dute Lan Ministerioan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UGT eta CC.OO. sindikatuek irailaren 29ko greba orokorraren dokumentazioa aurkeztu dute Konfederazio arteko Bitartekaritza eta Arbitraje Zerbitzuan.

Ostiralera arteko epea eman diote erakunde sindikalek Gobernuari "lan-erreforma atzera botatzeko" eta Konfederazio arteko Bitartekaritza eta Arbitraje Zerbitzuaren egoitzan adiskidetze-egintza burutzeko.

Gobernuak lan-erreforma atzera botako duen "itxaropenik" ez duela esan du Jose Javier Cubillo UGTko antolaketa idazkariak. Antonio Del Campo CC.OO. sindikatuko antolaketa idazkariak, halaber, ez du espero Zapateroren Exekutiboaren jarrera aldaketarik.

Akordiorik ezean, lan-erreformaren eta murrizketa ekonomikorako neurrien aurkako grebaren deialdi ofiziala irailaren 7an aurkeztuko dute Lan Ministerioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea