Ekonomia -

26. PROMOZIOA

300 lanpostura zabaldu dute Ertzaintzaren 26. promozioko deialdia

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, deialdia argitaratu zenetik probak egin diren arte 13 hilabete igaro dira, eta tarte horretan hutsune berriak sortu dira.

Ertzaintzaren LEPa 2017. Argazkia: EFE
Ertzaintzaren 26 promoizioak 300 kide izango ditu, haseran baino 50 gehiago

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, 300 lanpostu aterako ditu lan eskaintza publikora Ertzaintzaren 26. promozioan, hasieran aurreikusitakoa baino 50 gehiago. Segurtasun Sailaren esanetan, erabaki hori hartzeko arrazoietako bat Rajoyren Gobernuak 26. promozioaren aurka jarritako helegiteak atzerapenak eragin izana da.

2016ko apirilaren 25ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdia. Deialdi horretan 250 lanpostu eskaini ziren. Gainera, hautagai guztiei 1. hizkuntza-eskakizuna eskatzen zitzaien eta 125 lanpostutarako derrigortasun-data beteta izatea eskatzen zen.

Espainiako Gobernuak, aitzitik, Ertzaintzaren 26. promozioaren aurkako helegitea jarri zuen, berritze tasa urratu zela argudiatuta. Hala ere, Espainiako Gobernuak eta EAJk lortutako akordioaren baitan, Ertzaintzaren Lan Deialdi Publikoa aktibatzea adostu zuten eta, ondorioz, Estatuko Abokatutzak helegitea artxibatzea eskatu zuen.

Deialdia argitaratu zirenetik hautaprobak egin direnera arte 13 hilabete igaro dira eta tarte horretan Ertzaintzaren lan-taldean bajak eta erretiroak izan dira. Jaurlaritzatik azaldu dutenez, horrek eragin du lanpostu kopurua gehitzea. Aukera hori jasota dago Ertzaintzaren 26. promozioaren oinarrietan.

Bien bitartean, sarbide probak egiten jarraitzen dute hautagaiek, eta aurreikuspenen arabera, hautaketa-prozesua gainditzen dutenak datorren urrian hasiko dira Arkauteko akademian formakuntza ikastaroak egiten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza Lana albisteak Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Enplegu Eskaintzak 2024