Ekonomia -

KONGRESUA

Amnistia fiskala defendatu du Rajoyk, 'Espainia kiebra jotzear zegoelako'

Auzitegi Konstituzionalak amnistia fiskala baliogabetuz kaleratu berri duen epaiari buruz, Espainiako presidenteak esan du erabaki horrek ez duela eraginik izango.

Mariano Rajoy, gaur, Espainiako Kongresuan. EFE.
Mariano Rajoy, gaur, Espainiako Kongresuan. EFE.
Mariano Rajoy, gaur, Espainiako Kongresuan. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak 2012an dekretu bidez onartu zuen amnistia fiskala defendatu du, gaur ere, Mariano Rajoy presidente espainiarrak, Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian. Horren hitzetan, amnistia fiskala baliogabetuz Auzitegi Konstituzionalak kaleratu berri duen epaiak ez du eraginik izango.

"Sententziak ez du eraginik izango, eta beraz, hartutako erabakiak ezingo dira berrikusi. Egia bakarra hori da, eta gainerako guztiak iritziak baino ez dira", esan du Rajoyk, Margarita Robles PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak gaiaren inguruan egin dion galdera bati erantzunez.

Presidente popularrak nabarmendu duenez, 2012an "Espainia  kiebra jotzear zegoen, erreskatearen atarian", eta egoera horren aurrean erabaki zuen garai hartako exekutiboak amnistia fiskala onartzea. "Beste egoera batean ez litzateke halako erabakirik hartuko, ziurrenez", zehaztu du.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak, berriz, esan du 2012an dekretua onartzea ez zela bere gustukoa izan, baina erabaki hari esker Espainiaren "hazkunde ekonomikoa eta enpleguaren sorrera" ahalbidetu zirela ziurtatu du.

PSOEk eta Unidos Podemosek Montororen dimisioa eskatu dute, "duintasun politikoagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Espainia bideoak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak