Ekonomia -
Lan-erreforma
Jarrera aldatzeko eskatu diete CCOOk eta UGTk talde parlamentarioei
Ezkerreko taldeen zuzenketak txalotu dituzte sindikatuek, eta EAJk "askatasun sindikala hausten" saiatzea eta CiUk kontratua amaitzeko arrazoietan behin eta berriz sakontzea kritikatu dute.
Erredakzioa
CCOOk eta UGTk jarrera aldatzeko eta "elkarrizketa sozialaren eta hitzarmen kolektiboaren bideetara" itzultzea eskatu diete talde parlamentariei.
Ramon Gorriz eta Toni Ferrer CCOOko eta UGTko Ekintza Sindikaleko idazkarien ustez, lan-erreformaren inguruko talde parlamentarioen zuzenketek langileen eskubideen murrizketan "sakontzen" dute eta horregatik, ezkerreko taldeen betoa txalotu dute.
PPk hitzarmen kolektiboen inguruko zuzenketak errepikatzea kritikatu du Ferrerek eta EAJk "askatasun sindikala hausten" saiatzea eta CiUk kontratua amaitzeko arrazoietan behin eta berriz sakontzea gaitzetsi du.
CCOO idazkariak, bere aldetik, lan erreformaren helburuei eusten zaiela azpimarratu du. Hain zuzen, lan-bermeak deuseztatzeaz gain, eskubideak murrizten direla, kaleratzea azkarragoa, errazagoa eta merkeagoa dela, eta hitzarmen kolektiboa ahultzen den bitartean, enpresariei botere gehiago ematen zaiela gaineratu du.
Lan eta formazio eskaintzei uko egiteko langabeek duten 100 egunetako epea 30era murrizteko Gobernuaren neurriari dagokionez, UGTko idazkariak esan du "langabeei segika ibiltzeko tresna" dela eta "prestazioak murriztea" helburu duela.