Ekonomia -
CCOo Euskadiren XI. Kongresua
Bere ondorengoa 'adostua' izatea espero du Unai Sordok
Edonork aurkez dezake idazkari nagusi izateko hautagaitza, ekainaren 1etik 2ra bitartean Gasteizko Europa Biltzar jauregian bilduko diren 300 ordezkarien % 10en abala lortzen badu.
Agentziak | Erredakzioa
Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak espero du bere ondorengoa ahalik eta "adostasun zabalenarekin" hautatzea. Sindikatuak ekainaren 1etik 2ra bitartean egingi du XI. Kongresua, Gasteizen.
Sindikatu horren ordezkariek egindako bileran, Unai Sordoren ordezkoa eta Euskadiko CCOko idazkari nagusi izateko “hiruzpalau pertsona” proposatu dituzte. Bilera horretan adostasun zabala bilatzen ahalegindu dira, eta, Sordok adierazi duenez, emakumeek aukera gehiago izango dituzte sindikatuaren zuzendaritza kargua hartzeko.
Gasteizen izango den XI. Kongresuan zuzendaritza berria nortzuk osatuko duten esango dute, eta, ahalik eta “adostasun zabalenarekin”, datozen lau urtetako idazkari nagusia aukeratuko dute.
Dena dela, edonork aurkez dezake idazkari nagusi izateko hautagaitza, Europa Biltzar jauregian bilduko diren 300 ordezkarietatik (119 emakume eta 181 gizon) gutxienez % 10en abala lortzen badu.