Ekonomia -
Lan-gatazka
Kontrolatzaileek eta AENAk berriro ekin diete negoziazioei
USCA sindikatuak "erantzunkinez jokatuz" grebarik ez deitzea "aho batez" erabaki zuen atzo. Akordio egiteko "baldintza ezin hobeetan" negoziazioei berriz ekingo zaiela espero du Chaves ministroak.
Erredakzioa
USCA aire-kontrolatzaileen sindikatu nagusiak eta AENAk lan gatazka desblokeatzeko berriz ekin diete negoziazioei arratsaldeko bostetan.
Hiru orduko bileraren ostean, sindikatuak "erantzunkinez jokatuz" abuztuan grebarik ez deitzea "aho batez" erabaki zuen atzo.
Aire-konpainien sektorean eta turistikoan nagusi zen "ezinegonarekin" bukatzeko eta "hitzarmen duin bat sinatzeko" bihar ostegunerako deitutako batzarra atzo egin zuen sindikatuak.
Grebarik ez egotea txalotu du Chavesek
Manuel Chaves Gobernuko presidenteorde hirugarrenak pozik agertu da kontrolatzaileen erabakiagatik, greba egon litekeen "ezinegonak" eta horren data zehatzik ez jakiteak "ekonomiari eta turismoari kalte handia" egiten ziolako.
RNEri bart eskainitako elkarrizketan, akordio egiteko "baldintza ezin hobeetan" negoziazioei berriz ekingo zaiela espero du ministroak.