Ekonomia -
INEren datuak
Kaudimenik gabekoen kopurua %14,2 jaitsi da bigarren hiruhilekoan
Katalunia da kaudimenik gabekoen kantitaterik handiena duen erkidegoa, ondoren Valentzia eta Madril agertzen dira. Kontrako egoeran, zordun gutxien dauzkatenak Errioxa, Kantabria eta Extremadura dira.
Erredakzioa
Hartzekodunen konkurtsoari heldu dioten enpresa eta pertsonen kopuruak 1.511ra iritsi dira apirila eta ekaina bitartean. 2009 datuekin alderatuta, %14,2 jaitsi da, egonkortasunerako joera baieztatuz.
INEk gaur ateratako Prozedura konkurtsalaren Estatistikaren arabera, urtetik urterako bariazioan kaudimenik gabeko hiritarren kopuruak %16,5 egin du behera, 268ra iritsi arte. Enpresa eta autonomoei dagokienez, hartzekodunen konkurtsoek 1.243raino murriztu dira, %13,7 gutxiago.
Hala ere, urteko lehen hiru hilabeteekin konparatuta, ordainketa-etendura dutenak %7,2 igo dira, enpresa eta enpresarienak, berriz, %9,5 jaitsi da.
Edozein modutan, bigarren hiruhilekoan izandako kaudimenik gabekoen kopurua 2009ko udatik neurtutako baxuena da. Orduan, 1.095 zenbatu ziren. 2009ko bigarren hiruhilekoan, hau da, orain urtebete, gehiengo historikoa eman zen 1.762 prozedurekin.
Konkurtsatutako enpresen %32,3 (hau da, 402), eraikuntza eta higiezinen sustapenaren alorrean kokatzen ziren. %20ak (249), bestalde, industria eta energia sektoreetan ari ziren eta %15,1 (188) merkataritzan.
Enpresa ertain eta txikiak, kaltetuenak
Langile kopuruaren arabera, enpresa ertainak eta txikiak izan dira, berriz ere, ordainketa etendura gehien izan dituztenak, izan ere, kaudimenik gabeko sozietateen %81,6ak 20 langile baino gutxiago zituen.
Konkurtso edo lehiaketa motaren arabera, 1.421 borondatezkoak izan ziren eta beharrezkoak 90. Urtetik-urterako jaitsierak %14,8 eta %4,3koa izan dira, hurrenez hurren.
Prozedura motaren arabera, lehiaketa arruntak %52,2 murriztu dira eta laburtutakoak, berriz, %6,4. Hau Lege Konkurtsalaren erreformaren ondorioz izan da, honek 10 milioi arteko zorrak dituzten enpresei prozedura laburtua egiteko aukera ematen die.
Erkidegoei dagokienez, Kataluniak, Valentziak, Madrilek eta Andaluziak 2010eko bigarren hiruhilekoko zordunen %59,6 biltzen dute.
Katalunia ranking honen lehen postuan agertzen da, 356 prozedurekin. Ondoren, Valentzia dago 196rekin, Madril 184rekin eta Andaluzia 164rekin.
Kontrako egoeran daude, Errioxa, Kantabria eta Extremadura, zordunen kopururik txikienak dituzten erkidegoak.