Ekonomia -

Lan-gatazka

Negoziaketak apurtutzat jo dituzte aire-kontrolatzaileek

AENAk "arduragabe" jokatu duela salatu du aire-kontrolatzaileen sindikatuak (USCA), kontrolatzaileei greba bertan behera uztea publikoki jakinarazteko eskatu ostean negoziazio mahaia utzi duelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AENA eta aire-kontrolatzaileen arteko negoziazioak apurtu egin dira gaur, kontrolatzaileek greba deialdia bertan behera utzi bitartean.

Cesar Cabo aire-kontrolatzaileen sindikatuko (USCA) komunikazio idazkariak jakitera eman duenez, AENAk negoziazio mahaia utzi eta gero apurtu dira negoziaketak.

AENAk "arduragabe" jokatu duela salatu duCesar Cabok, aire-kontrolatzaileei greba bertanbehera uztea publikoki jakinarazteko eskatu ostean negoziazio mahaia utziduelako.

Bestalde, aire-kontrolatzaileekin negoziaketan akordio batera heltzen ez baldin badira, arbitraje independente baten beharra izango dutela adierazi du Juan Lema AENAko presidenteak. Sustapen Ministerioak AENAren jarrera horri babesa eman dio.

Greba deialdiaren aukerari uko egiteko eskatu die aire-kontrolatzaileei Concepcion Gutierrez Garraio estatu-idazkariak, "sektore turistikoari mehatxu egiten ari zaielako, eta sektore oso garrantzitsua da Espainian".

Aire-kontrolatzaileen sindikatuko (USCA) ordezkariekin izaten ari den negoziaketan AENAk eman dituen pauso guztiak babesten ditu Ministerioak, Gutierrezek azaldu duenez.

AENAk eta USCAk aukeratutako pertsona baten bidez borondatezko arbitrajea ezartzeko aukeraz mintzatu da Gutierrez. Negoziaketan akordiorik ez baldin badago arbitrajera jo beharko dute, herritarrei eta ekonomiari kalterik ez egiteko, Gutierrezen hitzetan.

Bilera eskakizuna

Goizean, Camilo Cela Aire-kontrolatzaileen Batasun Sindikalaren (USCA) presidenteak eta Cesar Cabo Komunikazio idazkariak gutun bat utzi dute Sustapen Ministerioaren egoitzan Jose Blanco ministroarekin bilera bat eskatzeko.

Sustapen Ministerioaren egoitzaren parean Cabok kazetariei adierazi dienez, "AENArekin ditugun negoziaketak espero baino mantsoago doaz" eta "hori dela, ministroarekin bildu nahi dugu, nahiz eta minutu batzuetarako baino ez izan".

Cabok esan du aire-kontrolatzaileek ituna lotu nahi dutela eta horregatik onartu dutela "negoziaketak lege berriaren markoan egitea", izan ere, "guk dugu interes handiena irtenbidea bilatzeko eta egoera zuzentzeko".

Sindikatuak uste du bi "gauza desberdinez" hitz egin behar dela, lan baldintzetaz (horiek dira negoziazio mahaian daudenak) eta Gobernuaren esku-hartzeaz, eta azken hori izan omen daiteke gatazkari irtenbidea eman diezaiokeena.

Horregatik, Cabok Blancorekin hitz egiteko beharra berretsi du, eta prest agertu da "ministroa dagoen lekura joateko, agenda alda ez dezan".

Sustapen Ministerioak baztertu egin du bilera egitea

Espainiako Espainiako Sustapen Ministerioak, aire-kontrolatzaileen sindikatuak Jose Blanco ministroarekin biltzeko egin duen eskariari erreferentzia eginez, "erabat ukatu" du bilera hori egingo dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea