Ekonomia -

Bozketa

Aire-kontrolatzaileen %98, grebaren alde

Aurrikusitako epeak betez gero, greba egiteko data posibleak abuztuaren 18 edo 20 izango lirateke, aire-kontrolatzaileen bozeramaileak azaldu duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aire-kontrolatzaileen sindikatuak (USCA) gaur antolatutako bozketan parte hartu duten kontrolatzaileen % 98 greba egitearen alde agertu dira, sindikatuko iturrien arabera.

Legeak ezarritako epeak betetzeko ezin izango dute greba abuztuaren erdialdera arte egin.

abuztuaren 18 edo 20

Grebaren eguna zehazteko asteazken honetan bilduko da USCAren Zuzendaritza Batzordea. Era berean, greba egun bakarra egin edo hiru jardunalditan luzatuko ote duten erabaki beharko dute kontrolatzaileek.

Kezka

Bozketaren emaitza ezagutu baino lehen, sektore turistikoak eta aire-konpainiek euren kezka azaldu dute greba deialdi posiblearen aurrean.

Lanuzteak bidaia asko bertan behera uztea eta turistak Mediterraneoko beste toki batzuetara desbideratzea ekarriko duela ohartarazi du Aire-konpainien Espainiako Elkarteak (AECA). Bien bitartean, bezeroak galduko dituztela adierazi du Iberiak.

Espainiako turismoarentzat ondorio ekonomiko larriak izango ditu grebak, Espainiako Hotelen eta Ostatu Turistikoen Konfederakundearen (CEHAT) esanetan. Era berean, bidaiarien interesak defendatzeko kontrolatzaileak atzerriko langileekin edo militarrekin ordezkatzea proposatu du CEHATek.

Bestalde, aire-kontrolatzaileen aldarrikapen batzuk "sakontzeko, adosteko eta erantzuteko" prest azaldu da Jose Blanco Sustapen ministroa.

AENA

Espainiako Aireportuak eta Airezko Nabigazioak (AENA) USCAko aire-kontrolatzaileen erabakia deitoratu du, krisi ekonomikoko egoera honetan "justifikaziorik ez duelako".

Bestalde, AENArekin negoziatzen jarraituko dutela iragarri dute aire-kontrolatzaileek, nahiz eta elkarrizketak "geldirik" izan, Cesar Cabo USCAko Komunikazio idazkariak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea