Ekonomia -
Onartu eta gero
"Onartezina" da EAJren jarrera erreformaren prozesuan, LABen esanetan
Sindikatuaren ustez, Parlamentuko tramitean sartutako zuzenketek "are gehiago gogortu" dute erreformaren edukia.
Erredakzioa
LAB sindikatuak Kongresuan erreforma onartzeko prozesuan "lagundu" izana aurpegiratu dio EAJri eta, bere ustez, jeltzaleek duten jarrera Madrilen "onartezina" da. EAJren eta CiUren abstentzioak erreforma onartzea erraztu zuen.
Ohar baten bidez LABek zabaldu duenez, Parlamentuko tramitean sartutako zuzenketek "are gehiago gogortu" dute erreformaren edukia, haren esanetan, "zorigaiztokoa" langileentzat.
Sindikatuak EAJren jarrera kritikatu du, "lan-erreforma onartzea erraztu ez ezik, Gobernu espainiarrari negoziazio kolektiboa aldatzeko konpromisoa ere hartzeko eskatu zion, jakin dakigunean zer ondorio ekar diezazkioke euskal langileriarentzat (lurralde eta autonomia hitzarmenen desagertzea...)".