Ekonomia -

Ogasuna

214 milioi euroko iruzur fiskala atzeman du Gipuzkoako Ogasunak

Aurreko urteetan baino diru gutxiago jaso dute, baina aurreikusitako datuak lortu dituzte. Horietako 77 milioi sozietateen gaineko zergari zegozkion.

Ogasuna
Ogasuna
Ogasuna

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruzurraren aurkako borrokan, 2016an jaso ez zituen 214 milioi euro inguru atzeman ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, Jabier Larrañaga Finantza eta Ogasun diputatuak ostegun honetan jakitera eman duenez. Aurreko urteetan baino diru gutxiago jaso dute aurten, baina aurreikusitakoa biltzea lortu dute, “enpresen promoziorako elkarteen espedienteekin amaitu ondoren”.

Finantza eta Ogasun diputatuak azaldu duenez, iruzurraren aurkako jarduketan atzeman dituzten 214,4 milioi euro horietatik, 49,2 milioi euro Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) egindako iruzurrari zegozkion (bildutako diru guztiaren % 22,9), eta 77 milioi (% 35,9) sozietateen gaineko zergari. Beste 68,5 milioi (% 31,5) BEZari zegozkion eta gainerako 19,7ak (% 9,2) beste iruzur batzuei.

Ildo horretatik, “aurreikusitako” datuak direla adierazi du Larrañagak. Hala, “iruzurraren aurka 236,6 milioi euro azaleratzea aurreikusten genuen, eta 214 milioi azaleratu ditugu”, nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Zergak gaur