Ekonomia -

Ekonomia

Hipoteka duten etxebizitza kopurua % 2,9 jaitsi da maiatzean

Hipotekadun etxebizitzak lau hilabeteko gorakadari amaiera eman diote, eta maiatzean aurrezki-kutxak izan ziren mailegu gehien eman zituztenak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hipoteka duten etxebizitza kopurua % 2,9 jaitsi da maiatzean 2009ko hilabete berdinarekin alderatuta, guztira 55.755, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) gaur argitaratutako datuen arabera. Hipotekadun etxebizitzek urteko lehen hilabetetan izandako igoerei amaiera eman diete. Urtarrilean % 2,3 aurreratu zuten, otsailean % 8,5, martxoan % 2,4 eta apirilean % 0,2.

Hiletik hilerako tasari dagokionez, hipotekadun etxebizitzak % 10,8 igo ziren apirileko datuekin alderatuta, azken denboraldian hilabete batean izandako igoerarik handiena. Eta urtetik urterako tasari dagokionez, emandako hipoteka-kredituen kapitala % 15,2 jaitsi zen maiatzean 11.034 milioi eurotan kokatuz.

Maiatzean hipoteka-mailegu gehien eman zituzten entitateak aurrezki-kutxak izan ziren totalaren % 52,2arekin. Hauen atzetik bankuak % 37,7arekin eta beste finantza-entitateak % 10,5arekin daude.

Urtetik urterako tasan batez besteko interes-tasa % 14,8 jaitsi zen urteko bosgarren hilabetean eta % 3,92koa izan zen.

Eboluzio tasa handiena izan zuten autonomia-erkidegoak Errioxa (% 65,2) eta Nafarroa (% 36,6) izan ziren. Eboluzio negatiboa izan zituztenak berriz, Extremadura (% -15,6) eta Euskal Herria (% -13,1) izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea