Ekonomia -
LAN-ISTRIPUA
Langile bat hil da Bilbon, laugarren solairutik erorita
Erribera kalean izan da ezbeharra, gaur goizean, eraikin bateko eraberritze lanetan. 60 urte zituen langileak eta Arrigorriagakoa zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
60 urteko langile bat hil da gaur goizean Bilbon, eraberritzen ari diren eraikin bateko laugarren solairutik erorita. Alde Zaharreko Erribera kalean izan da ezbeharra, 11:00ak inguruan, Segurtasun Sailak eta Udalak jakitera eman dutenez.
Eraikinaren barruko patiora erori da behargina. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, istripua argitzeko.
Bilboko Udaleko Bozeramaileen Batzordearen premiazko bilera eskatu du EH Bilduk, lan-prekarietatea salatzeko eta istripu honen argibideak emateko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea