Ekonomia -

Erreforma sektorean

Zamaketariek bertan behera utzi dituzte grebaren lehenengo bi egunak

Erreformak talde parlamentarioen babesa ez duela eta Maersek bere itsasontziak desbideratuko dituela jakin ostean hartu dute erabakia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portuetako zamaketarien sindikatuek bertan behera utzi dituzte greba egiteko deitu zituzten bederatzi egunetatik bi, martxoaren 6a eta 8a. Gobernuak aurreko ostiralean onetsi zuen sektorearen erreforma Kongresuak hurrengo ostegunean onartuko duen edo ez jakiteko zain daude.

Erreformak talde parlamentarioen babesa ez duela eta Maersek, munduko ontzi-enpresa handienetariko batek, greba egiten bada bere itsasontziak desbideratuko dituela jakin eta gero hartu dute erabakia.

Violeta Bulc Europako Garraio komisarioak gutun bat bidali dio Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroari. Bertan, Espainiako Gobernuak onetsi duen erreforma Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak eskatzen duenarekin bat egiten duela esan dio, eta Kongresuak berehala onar dezala eskatu dio.

Antolin Goya Itsasoko Langileen Estatuko Koordinatzaileen buruaren esanetan, Ministroen Kontseiluak onartutako errege dekretuaren aurrean PSOEk eta beste talde parlamentarioek erakutsi duten jarrerak elkarrizketa eta negoziazioa bultzatzeko beste aukera bat ematen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa