Ekonomia -
Auzitegi Nazionalean
Funtzionarien soldaten murrizketaren aurkako helegitea onartu dute
CCOO eta UGT sindikatuek funtzionarien soldaten murrizketaren aurka jarritako helegitea onartu du Auzitegi Nazionalak.
Erredakzioa
CCOO eta UGT sindikatuek funtzionari publikoen soldaten murrizketaren aurka jarritako helegitea onartu du Auzitegi Nazionalak. Joan den maiatzaren 25ean Espainiako Gobernuak funtzionarien soldatak murrizketa erabaki zuen.
Langile publikoen ordainsari-erregimenaren eskubideak leheneratu nahi ditu CCOOk.
Funtzionarien soldatak % 0,56 eta % 7 artean murriztea erabaki zuen Ministroen Kontseiluak, defizita publikoari aurre egiteko prestatutako neurrien artean.
CCOOko hiru federazio (Zerbitzuak, Hezkuntza eta Osasuna eta sektore soziosanitarioa) ados jarri ziren Ogasun eta Aurrekontuen Estatuko idazkaritzak hartutako erabakiaren aurka helegitea aurkezteko.
Orain Ekonomia eta Ogasun Ministerioren barne dagoen Sailak 20 egun ditu Auzitegi Nazionalari administrazio-espediente osoa bidaltzeko.
CCOOk pozik agertu da Auzitegi Nazionalaren erabakiarekin, baina Gobernuak onartutako Lege Dekretuaren aurkako helegitea jartzeko modua aztertzen ari da oraindik.