Ekonomia -
Ebazpena
Udal plusbalio-zerga bertan behera utzi du Konstituzionalak
Auzitegiko ebazparen arabera, legez kanpokoa da zerga bat ezartzea irabazi ekonomikorik izan ez denean.
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak plusbalioei buruzko udal zerga bertan behera utzi du. Teorian etxeak saltzen direnean balioa ematea zergapetzen du, baina praktikan beti ordaintzen da, balioa galdu arren.
Adela Asus Auzitegiko presidenteordea izan da txostengilea, eta ebazpenaren arabera, “legegileak ezin izango du inolaz ere zerga bat ezarri benetako aberastasun edo ahalera erakusten duten jarduerak kontuan izan gabe”. Hau da, Konstituzionalaren ustez, ez da legezkoa irabazi ekonomikorik izan ez denean zerga bat ezartzea.
Honela, Auzitegi Konstituzionalak emandako epai honek udal-zerga aldatzea eragingo du. Gaur egun, udalentzako diru-sarrera iturri nabarmena da.