Ekonomia -
Ministroen bilera
Espainiako ekonomiaren lehiakortasuna, aztergai eurogunean
Elena Salgado ziur dago "nota ona" aterako duela Espainiak gaur arratsaldeko lehiakortasunari buruzko azterketan.
Erredakzioa
Euroguneko herrien lehiakortasuna aztertzeko ekitaldia inauguratuko dute gaur arratsaldean Espainiak eta Finlandiak. Europako herrien lehiakortasuna txarrera egin du moneta bakarra sortu zenetik eta Europako herrien krisiaren eragileetako bat dela uste dute.
Besteak beste, Espainiako eta Finlandiako ekonomien produktibitatea edo lan-kostua aztertuko dituzte, beraien artean izan daitezkeen desorekak ezagutzeko eta ezberdintasun horiei aurre egiteko.
Elena Salgado Espainiako bigarren presidenteordeak bere burua eskaini zuen ekitaldiari hasiera emateko.
Lehiakortasunaren azterketan Espainiak "nota ona" aterako duela esan du Salgadok Bruselan. Bestalde, Espainiaren garaipena Mundialean egoera ekonomikoari mesede egingo diola uste du.
Bestalde, bihar Bruselan egingo den EB ministroen bilerako agendan Espainia egongo da ere. Bertan, Hogeitazazpiek prozedura zabalduko diete Bulgariari, Txipreri, Danimarkari eta Finlandiari gehiegizko defizita izateagatik. Era berean, estatu kideek, Espainia tartean, garatutako herstura planak balioetsiko dituzte.