Ekonomia -

Emaitzak

BBVAk 3.475 milioi irabazi zituen 2016an

2010az geroztik, inoizko irabazi handienak lortu ditu bankuak iaz.

Francisco Gonzalez, artxiboko argazki batean. EiTB
Francisco Gonzalez, artxiboko argazki batean. EiTB
Francisco Gonzalez, artxiboko argazki batean. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVAk 3.475 milioi euroko irabazi garbiak lortu zituen 2016an, 2010az geroztik izandako handienak eta 2015ean baino % 31,5 handiagoak. Sarrera errepikariei, neurtutako gastuei eta saneamenduen gutxitzeari esker lortu ditu irabaziok, bankuak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari bidalitako ohar batean zehaztu duenez.

Francisco Gonzalezek zuzentzen duen taldearen esanetan, adituek aurreikusitako emaitzak dira hauek, "negozio eredua eta dibertsifikazio geografikoari esker lortutakoak".

Horrez gain, etekinen % 35-40 banatzea aurreikusi duela zabaldu du, eta dibidenduaren % 100 dirutan banatuko duela jakinarazi. Azken urtekotan, irabazien zati bat akzio bidez ordaintzen zuen, eta bestea, dirutan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA berriak Ekonomia berriak Eguneko albisteak