Ekonomia -

Hipotekak

Bankiak prozedura azkarra iragarri du zoru klausulak itzultzeko

Hipoteka Bankiarekin sinatu zutenek finantza erakundearen bulego batera joan beharko dute zoru klausulengatik ordaindutako gehiegizko dirua itzultzea eskatzeko.

Bankiaren egoitza nagusia. Artxiboko argazkia: EiTB
Bankiaren egoitza nagusia. Artxiboko argazkia: EiTB
Zoru klausulekin kobratutakoa itzuliko die bezeroei

1:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankiarekin zoru klausula duen hipoteka sinatu zuten kaltetuek ordaindutako gehiegizko dirua itzultzea eskatu ahal izango dute (interesak barne), Bankiak gaur iragarri duen prozedura azkar bati esker.

Finantza erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez, bezeroek Bankiaren bulego batera joan eta zoru klausulengatik ordaindutako gehiegizko dirua itzultzea eskatu beharko dute, eskari bat beteta.

Bankuak kaltetua identifikatutakoan, zoru klausulengatik ordaindutako gehiegizko dirua itzultzea eskainiko dio (interesak barne). Bankiaren esanetan, bezeroek aldeko epai batekin eskuratuko luketen kantitate bera jasoko dute, kostuak eta denbora aurreztuz.

Bankiak bi aukera emango dizkie kaltetuei: dirua beren kontu korrontean itzultzea edota hipoteka amortizatzea.

Bankiak mezu bat igorriko die bezeroei prozesuaren berri emateko, eta otsailaren 3tik aurrera prozedura horri buruzko informazio guztia Bankiaren webgunean egongo da eskuragarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Hipotekak berriak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Etxebizitzen merkatua