Ekonomia -
Teknologia
Kanon digital berriak 1,1 euro garestituko ditu mugikorrak
Teknologia-enpresek eta jabego intelektuala kudeatzen duten elkarteek adostu beharko dute neurria.
Agentziak | Erredakzioa
Kopia pribatuak egiteagatik ordaindu beharrekoa arautuko duen Errege Dekretuaren zirriborroaren arabera, zenbait fabrikatzailek kostu gehigarri bat ordaindu beharko dute. Beraz, mugikorrak 1,1 euro garestituko dira eta disko gogorrak, adibidez, 12 euro.
Hala eta guztiz ere, neurria tramitatu egin behar eta oraindik alda daiteke, baita baztertu ere. Sektoreko iturrien arabera, prezioen eredua 2008ko kanon digitalari dagokio.
Hori kontuan izanik, gaur egun kopia pribatuak egiteko dauden moduak eztabaidatu beharko dira: 'nube' deritzon biltegi birtuala, tabletak edo smartphoneak, esaterako.
Zirriborroak "fonogramak, bideogramak eta testuak ikusteko" gaitasuna duten telefono mugikorrak aipatzen ditu soilik. Era berean, "fonogramak, bideogramak edo bestelako soinudun edukiak" erreproduzitzen dituzten tresna eramangarrien atal bat ere jaso du dokumentuak. Horiek 3,15 euro garestituko dira.
Dena den, teknologia-enpresek eta jabego intelektuala kudeatzen duten elkarteek negoziatu beharko dute, eta ez badira ados jartzen, Jabego Intelektualaren Batzordeko Lehen Atalak erabakiko du.