Ekonomia -

2017an

Erregaien, gasaren eta zigiluen prezioek gora egin dute

Erosteko ahalmenak behera egin du, baita autobideetako bidesariek ere. Argiaren eta tren-txartelen prezioak bere horretan mantendu dira.

Erregaiak, 2016an baino garestiago / EFE.
Erregaiak, 2016an baino garestiago / EFE.
Erregaiak, 2016an baino garestiago / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte berriarekin batera, gas naturalaren tarifa eta zigiluen salneurria igo dira. Erregaiak ere orain dela urtebete baino garestiago daude.

Soldatak eta pentsioak baino gehiago igo dira prezioak. Beraz, erosteko ahalmena txikiagoa da orain.

Energia sektorean, salneurriek gora egin dute, lehengahiaren prezioaren igoeraren ondorioz, besteak beste.

Argiaren fakturaren zati arautua (heren bat) bere horretan mantenduko da. Gas naturalaren tarifa %3,5 igo da, aurreko hiruhilekoarekin konparatuta. Butano botilak %4,7a egin zuen gora azaroan.

Telefonia mugikorrean, ekainean 'roaming'-a desagertuko da. Hau da, ez da gehiago ordainduko EBko beste Estatu batean tarifa erabiltzeagatik.

Garraio sektorean, Aldirikoen eta Distantzia Erdiako trenen salneurriak izoztuko ditu Renfek, bigarren urtez jarraian. Bidesariak, bestalde, %0,4 jaitsiko dira batez beste.

Aireportuetako tasen tarifa berriak martxoan sartuko dira indarrean, eta Gobernuak ez du oraindik erabaki izoztuko ala jaitsiko dituen.

%11,1 igoko da zigiluen salneurria. Igoera handiena izango da azken hamarkadan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
KPI albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Elektrizitatea azken ordukoa Garraio publikoa Gasolinaren prezioa