Ekonomia -

Protesta

Gutxieneko zerbitzuak bete egingo dituzte Madrilgo Metroan

Hala erabaki du Metro Madrideko asanblea orokorrak. Bestalde, erabateko grebaren harira, lau langileri eraso egin zien atzo pikete informatibo talde batek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren kaos eguna bizi dute Madrilen, izan ere, metroko erabateko grebak bi milioi erabiltzaileri eragingo die, ez baita zerbitzu minimorik izango. Sindikatuek ohartarazi dute egoera errepika litekeela irailaren 29rako deitutako greba orokorrean.

Asteazkenean, asteartean bezala, ez da metrorik izango Madrilen. Langileek uko egin diete zerbitzu minimoei, % 50ekoak ematea gehiegizkoa iruditzen zaielako.

Hori horrela, Madrilen zirkulazio kaosa bizi dute gaurkoan ere. Metrorik gabe, autobusek, aldirietako trenek eta taxiek ezin diote eskariari erantzun.

Gaur eta bihar, zerbitzu minimoak

Hala ere, Metro Madrideko asanblea orokorrak lanuzteekin jarraitzeko erabakia hartu du, baina ostegunerako eta ostiralerako ezarriko diren zerbitzu minimoak errespetatuko dituzte.

Gainera, greba batzordeak asteburuan lanuzterik ez egitea adostu du, eragina oso ahula izan daitekeelakoan. Era berean, erabateko grebak egiten jarraitzeko mehatxua egin dute espedienteak edo kaleratzeak izaten badira.

Dena den, Madrilgo Metroaren zuzendaritzak 400 diziplinako espediente zabaldu dizkie langileei greba egunean gutxiengo zerbitzuak ez betetzeagatik.

Langileek 72 ordu dauzkate gutxiengo zerbitzuak zergatik ez zituzten bete erantzuteko, Madrilgo Metroaren arabera.

Espedienteak aztertu eta gero, zuzendaritzak erabaki bat hartuko du kasuen arabera.

3,2 milioi

Greba egun bakoitzeko 3,2 milioi euro galtzen ditu Madrileko metroak, konpainiako iturriek jakinarazi dutenez.

Era berean, egun arrunt batean metroa martxan jartzea 3,5 milio euroko kostua duela azaldu du enpresak. Gainera, gehienak kostu finkoak dira eta ezin dira aurreztu, segurtasuna edo garbiketa esaterako.

Lau langile zaurituta

50 pertsona inguruk osatutako pikete informatibo talde batek Madrilgo metroko lau langileri eraso egin zien asteazken goizean Canillejaseko geltokian, eta lan egitea galarazi zieten.

Langileek kolpeak jaso zituzten eta traumatismoak dituzte gorputzean.

Kaosa

Asteartean aireportura doan 8. linea irekitzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten gidaririk ez zegoelako, eta taxi gidariak, gustura.

Langileek soldata murrizketagatik, lan-hitzarmena urratzen duela uste dute, eta gehiegizko zerbitzu minimoengatik egiten dute protesta.

Baina sindikatuek oharra igorri dute, irailaren 29rako deitu duten greba orokorrean egoera errepika litekeela uste dute eta.

Madrilgo erkidegoak autobusak jarri nahi ditu alternatiba gisa, baina bihar arte ez da neurria indarrean izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea