Ekonomia -

2017rako kuotak

Kantauri itsasoko txitxarroaren arrantza kuota murriztu du Europak

Aldiz, Bizkaiko golkoari dagokionez, antxoa eta zapoaren kuotak mantendu egin ditu, eta zigalarena handitu. Estaturako, bere osotasunean, legatzaren kuota % 1,4 murriztu dute.

Berdelaren arrantza
Berdelaren arrantza
Berdelaren arrantza

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Arrantza ministroek akordioa lortu dute gaur, asteazkena, goizaldean, datorren urterako arrantza kuoten inguruan, europar esparru osorako.

Kantauri itsasoaren kasuan, txitxarroaren arrantza kuota % 23 gutxitzea adostu dute, 11.890 tonaraino, hasieran proposatutako % 45eko murrizketa alde batera utzita.

Bestalde, Bizkaiko golkoari dagokionez, mantendu egin dute antxoaren kuota (29.700 tona), baita itsas zapoarena ere.

Ministroek lortutako akordioaren arabera, Espainian % 1,4 murriztu dute hegoaldeko legatzaren kuota, 6.731 tonaraino, eta handitu zapoarena (% 54), iparraldeko legatzarena (% 10,4), arraiarena (% 10), Galizia hegoaldeko, Portugalgo eta Cadizko Golkoko txitxarroarena (% 6,9), bakaladarena (% 72,9) eta Sole Handiko zigalarena (% 8,6).

Hogeita zortziek, bukatzeko, 1.069 tonako kuota ezarri dute itsas oilarrarentzat. Iberiar penintsulako uretan % 15 murriztu dute kuota, eta % 25, berriz, iparraldeko kaletan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Europar Batasuna Europako herrialdei buruzko albisteak Antxoak bideoak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa Arrantza Iparraldeko kostaldea albisteak