Ekonomia -
Prentsaurrekoa
EAk, Batasunak, Aralarrek eta Alternatibak greba orokorra deituko dute
EA, ezker abertzalea, Aralar eta Alternatiba alderdiek, horrela, ELA, LAB, ESK, STEE, Hiru eta EHNE sindikatuek hurrengo astearterako deitutako grebarekiko atxikimendua adieraziko dute.
Erredakzioa
Eusko Alkartasuneko, ezker abertzaleko, Aralarreko eta Alternatibako ordezkari talde batek prentsaurrekoa emango du bihar larunbata, ekainak 26, Donostian ekainaren 29ko greba orokorrarekiko atxikimendua adierazteko.
EA, ezker abertzalea, Aralar eta Alternatiba alderdiek, horrela, ELA, LAB, ESK, STEE, Hiru eta EHNE sindikatuek EAEn eta Nafarroan deitutako 24 orduko lanuztea babestuko dute.
Hurrengo astearteko grebak, Espainiako Gobernuak proposatutako lan erreformarekiko adostasun eza adieraztea du xede.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea