Ekonomia -

Krisia

Legebiltzarkideen soldata % 5 murrizteko proposamena onartu du Mahaiak

Arantza Quirogaren soldatak % 8ko murrizketa izango du ekainetik aurrera, Bozeramaile Batzordeen kideenen soldatak % 6 jaitsiko dituzte eta gainerako legebiltzarkideek % 5 gutxiago kobratuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak legebiltzarkideen soldata % 5 murrizteko zerbitzu juridikoek igorritako proposamena onartu du gaur eguerdian. Arantza Quiroga presidentearen kasuan, murrizketa % 8koa izango da. Neurri honekin, 421.416 euro aurreztuko dituzte urtea bukatu bitartean.

Gauzak horrela, Arantza Quirogaren soldatak % 8ko murrizketa izango du ekainetik aurrera, Bozeramaile Batzordeen kideenen soldatak % 6 jaitsiko dituzte eta gainerako legebiltzarkideek % 5 gutxiago kobratuko dute.

Proposamena Gobernu eta Araudi Batzordean eztabaidatuko dute "lehenbailehen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea