Ekonomia -
Gasteizko aireportua
Arabako Aldundiak Foronda 24 orduz irekita egon dadin eskatu du
Gaur egun gauez soilik dago irekita, eta egun osoz zabalik egotea nahi du Aldundiak.
eitb.eus
Arabako Foru Aldundiak Forondako aireportua egun osoz zabalik egotea eskatu du. Pilar Garcia Salazar Arabako Garapen Ekonomikorako diputatuak adierazi duenez, "Forondako aireportua azpiegitura aparta da penintsula iparraldean, eta gaitasun zein ahalmen esanguratsuak ditu".
Horrenbestez, aukera paregabea dela diote, lainoa eta eguraldi txarraren eraginez, hurbileko aireportuetan arazoak daudenean erabiltzeko. Astelehenean Loiuko aireportuan izandako oztopoak aipatu dituzte hori argudiatzeko.
Hala, eskaria berretsi dute, neurriak "euskal aireportuen eskaintza eta lehiakortasuna" indartu dezakeelako. Halaber, Rayanair konpainiak 2017an Forondatik hegaldiak eskaintzeko hartutako erabakiak Espainiako Gobernuaren eta AENAren ikuspegia aldatzen lagunduko duela uste dute.