Ekonomia -

Entrevista en "Boulevard"

Ortuzar: 'EAJk erreforma hobetzeko ekarpenak egingo ditu'

Espainiako Gobernuak aurkeztutako lan erreforma hobetzeko, bere alderdiak zuzenketak aurkeztuko dituen berri eman du BBBeko presidenteak.

Andoni Ortuzar, EAJko EBBko presidentea. Artxiboko irudia: EITB.
Andoni Ortuzar, EAJko EBBko presidentea. Artxiboko irudia: EITB.
Andoni Ortuzar, EAJko EBBko presidentea. Artxiboko irudia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk proiektua "arreta handiz aztertuko" duela azaldu du Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidenteak. Gauzak horrela, EBB alderdiko exekutiba bildu egingo da hurrengo astelehenean "erabaki global bat hartzeko beharrezko lehen hausnarketa" egiteko.

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan, lan merkatuan "jardun" behar dela esan du BBBko presidenteak, baina Espainiako Gobernuaren lan erreforma "berandu, une oso zailean" datorrela eta "zalantza asko daude lanpostuak eratzeko edo mantentzeko baliogarria izango den" iritzi du.

Ortuzarren ustez, bai Zapaterok bai Rajoyk Iñigo Urkullurekin izan dituzten bilerek argi uzten dute EAJrekiko jarrera "zuzendu" dutela, eta horri aitortu egin diotenez, EAJ "ezinbestekoa" da Euskadin eta "garrantzi handia" du Espainian.

EAk eta ezker abertzaleak igandean egingo duten ekitaldi bateratuari buruz, "denbora agortzen zaiela" ohartarazi dio ezker abertzaleari Ortuzarrek, eta gizartea "egitate bilakatzen ez diran aurre-iragarpenetaz" gogaituta dagoela.

ETA "zer egiten duen eta zertan dabilen esan ohi" duenez, BBBko presidenteak ukatu egin du ETAk su-etenik abiatu izana.

Bestalde, Guggenheim museo berri baten proiektua babestu du Urdaibain Ortuzarrek eta Busturialderako plana eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea