Ekonomia -

Minden proiektua

Egin gabeko lanak ordaintzea aitortu du Karrantzako Minda enpresak

Karrantzako Minda SM enpresako presidente ohi eta Karrantzako EAJko zinegotzi ohiak Minda auziko epaiketaren bigarren egunean deklaratu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karrantzako Minda SM enpresak egin gabeko lanengatik ordaindu zion Karrantzako minda planta eraikitzeko enkargua zuen Ade Biotec enpresari.

Bilboko lan-arloko bigarren epaitegian deklaratu du Jose Ignacio Muro Karrantzako EAJren zinegotzi ohi eta Karrantzako Minda enpresaren administrazio kontseiluko kide izandakoak. Bere esanetan, Ade Biotecekin sinatutako akordioaren epeak errespetatzeko egin zituzten ordainketak. Lantegia eraikitzen hasi ziren, baina lanak amaitu gabe geratu ziren.

Jose Ignacio Murok adierazi du Eusko Jaurlaritzak hartu zuela planta hori eraikitzeko erabakia, inguru horretan mindak eragindako ingurumen arazoari aurre egiteko asmoz. Jaurlaritzak Ade Biotecen akzioak zituela kontuan hartuta, lanak enpresa hori enkargatzea erabaki zutela esan du eta onartu du diru-laguntza publikorik gabe ezingo zituztela ordainketak egin.

Proiektu horretarako 13,5 milioi euroko laguntza publikoa bideratu zen, 10 milioi bat euro xahutu ziren, baina egitasmoa ez zen gauzatu.

Epaiketaren bigarren saioa egin dute gaur.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Epaiketak bideoak Ekonomia berriak Albisteak Enkartazioak gaur