Ekonomia -

Lanuzteen egutegia

Euskotreneko Gipuzkoako makinariek lanuzteak hasi dituzte

Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinariek lanuzteak egingo dituzte urte amaiera bitartean. Aste honetan, gaur, ostegunean eta larunbatean egingo dituzte lanuzteak.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotrenen Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinariek lanuzteak hasi dituzte. Gaur hasi eta urtea amaitu bitartean protesta egutegi zabala prestatu dute, eta kostaldeko trenean (Zumaia-Amara-Zumaia) eta topoan (Lasarte Oria-Hendaia-Lasarte Oria) izango du eragina.

Gaur eta ostegunean 06:25etik 08:35era eta 17:25etik 19:35era deitu dituzte lanuzteak eta gainerako tarteetan ohiko orduan ibiliko dira trenak.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, lanuzteak deituta dauden ordu tarteetan gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu. Bestalde, informazio gehiagorako Euskotrenen webgunera jotzea gomendatzen die enpresak erabiltzaileei.

Aste honetan, gaur, ostegunean eta larunbatean egingo dituzte lanuzteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Euskotren