Ekonomia -

Dekretua

Lan erreformaren gakoak

Kaleratzeak merkatzea, behin behineko kontratuak zigortzea eta kalte-ordainak emateko funts bat sortzea dira berrikuntza nabarmenenak, besteak beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaleratzeak

Enpresek galera ekonomikoengatik arrazoi ditzakete kaleratze objektiboak, bai norbanakoenak bai kolektiboak, galeren gutxieneko iraupenik gabe.

Arrazoitutako kaleratzeak 20 eguneko kalte-ordaina izango dute lan egindako urte bakoitzeko, kontratu mota guztietan.

Kaleratzea bidegabea denean, kalte-ordaina lan egindako urte bakoitzetik 45 egunekoa izan beharrean, 33 egunera murriztuko dute.

Behin behineko kontratuak

Lan edo zerbitzu jakin baterako kontratua gehienez hiru urtekoa izango da, nahiz eta urtebete luzatzeko aukera eman sektoreko lan-hitzarmen kolektiboaren arabera. Epe hori igarota, langileak kontratu iraunkorra izan beharko du. Gainera, lan egindako urte bakoitzeko, langileak 12 eguneko kalte-ordaina jasokodu (lehen baino 4 gehiago) 2012tik aurrera, eta ordura arte mailakahaziko da.

Kontratu mota horietan bi puntu igoko dute Gizarte Segurantzako kotizazioa.

Behin behineko kontratuek 6 hilabeteko epemuga izango dute lehenengo lan-kontratua egiten denetik 12 hilabetera.

Sustapen kontratua

Kontratu mota hori langabezian hiru hilabete daramatzaten guztienentzat izango da. Hainbeste denbora ez daramatenek, aurreko bi urteetan behin-behineko kontratua izan behar dute.

Kaleratzeen ordainketa

Gobernuak funts bat sortuko du 2012an kaleratzeen kalte-ordainak ordaintzeko, mugagabeko kontratuen sustapenera batzen diren kontratuen kasuan.

Enpresek ere hornituko dute funts hori eta kalte-ordainak merkatuko zaizkie funts horretara bideratutako diruaren arabera.

Fogasa

2012ra arte, mugagabeko kontratuen sustapenaren kasuan (33 urteko kalte-ordaina izango dute lan egindako urte bakoitzeko) kalte-ordaina enpresak (22 egun) eta Soldatak Bermatzeko Funtsak (Fogasa) emango dute.

Malgutasuna

Enpresek askatasun handiagoa izango dute langileen lan-baldintzak aldatzeko: lanorduak, txandak, soldatak etab.

Aldaketa horiekin bi aldeak ados jartzea lortzen ez den kasuetan, epaile batek erabakiko ditu neurri alternatiboak.

Lan-zerbitzuen liberalizazioa

Lan-zerbitzuak liberalizatuz, ETT edo behin-behineko lanaldia kudeatzen duten enpresak sektore guztietan sartuko dira. Dena dela, ETT horietako bezeroek enpresetako gainontzeko langileen baldintza berdinak izango dituztela bermatu beharko dute ETTek.

Kontratuen araberako gainsariak

Bertan behera geldituko dira gazteak, emakumeak eta denbora luzez langabezian daudenak kontratatzeagatik jaso izan diren gainsari unibertsalak.

Gutxienez urtebete langabezian daramaten eta lan-eskolatzerik edo titulu profesionalik ez duten 16 eta 30 urte arteko pertsonak kontratatzeak 800 euroko gainsaria ekarriko du hiru urtetan Gizarte Segurantzako enpresa-kuotan. Emakumezkoen kasuan, gainsaria 1.000 eurokoa izango da.

Kontratatutako pertsonak 45 urte baino gehiago baditu eta langabezian urtebete baino gehiago badarama, enpresak jasoko duen gainsaria 1.200 eurokoa izango da gizonezkoa bada eta 1.400 eurokoa, berriz, emakumezkoa bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea