Ekonomia -
Lan-erreforma
Erretiroa hartzeko adina 62 urtera atzeratu nahi du Frantziak
Aldaketa 2018an gauzatuko litzateke. Horrez gain, gizarte-segurantzari ordaintzeko sistema aldatzea eta errenta altuenak dituztenei zerga berriak ezartzea ere proposatuko du.
Erredakzioa
Frantziako Gobernuak erretiroa hartzeko adina 60 urtetik 62ra atzeratu nahi du, Eric Woerth Lan ministroak iragarri duenez.
Era berean, Sarkozyren exekutiboak jakinarazi du gizarte-segurantzari ordaintzeko epea luzatzea aurrikusita daukala, 41 urte eta hiru hilabeterainoko pentsio maximoa kobratu ahal izateko (egun 40 urte eta sei hilabetekoa da). Neurri horrekin Frantziak oreka lortuko luke pentsio-sistemaren aurrekontuetan.
"Europako sozio guztiek ildo horretan hartu dituzte erabakiak eta gu ezin gara albo batean geratu", argudiatu du Woerthek.
Hala ere, aipatu neurriak apurka-apurka aplikatuko dituztela azaldu du eta 2018rako egongo direla erabat indarrean.
Bestalde, beste neurri batzuk ere hartu nahi ditu Frantziako Gobernuak, hala nola, errenta altuenak dituztenei zerga berriak ezartzea.
Pentsioen sisteman erreformatzeko proiektua uztailaren 13an aztertuko du Ministroen Kontseiluak eta irailean Parlamentura igorriko dute. Sindikatuek dagoeneko deitu du egitasmo honen aurkako manifestazioa: ekainaren 24an izango da.