Ekonomia -

Polemika

Hegaluzearen kostera amaitzeko erabakia 'iluna' dela iritzi dio Tapiak

"Ez gaituzte ordezkatzen, ez dituzte gure interesak defendatzen eta erabaki arbitrarioak hartzen dituzte", adierazi du Garapen Ekonomiko jarduneko sailburuak.

Arantxa Tapia, Bermeon gaur egindako adierazpenetan. Argazkia: EiTB
Arantxa Tapia, Bermeon gaur egindako adierazpenetan. Argazkia: EiTB
Espainiako erabakiarekin engainatuta sentitzen dira arrantzaleak

1:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak kritikatu egin du hegaluzearen kanpaina kautelaz ixteko erabakia "inongo gardentasunik gabe, ilun eta plangintzarik gabe" hartu duela Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak.

Bermeoko portuan egin duen agerraldian, Tapiak jakinarazi du hegaluzearen arrantzaldia kautelaz bukatutzat jotzea ez dela kuota betetzegatik izan, baizik eta Espainiak kuota horren parte bat Frantziari eman diolako.

"Inongo gardentasunik gabe, inorekin harremanetan jarri gabe, erabat ilun eta plangintzarik gabe" hartu den erabakia izan dela salatu du.

Tapiaren aburuz, Espainiako Gobernuari "ez zaio batere ardura zer ari den gertatzen arrantzaren euskal sektorean". "Ez gaituzte ordezkatzen, ez dituzte gure interesak defendatzen eta erabaki arbitrarioak hartzen dituzte", gaineratu du.

Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak "hegaluzearen kuota berehala banatzeko" eskaria egin du, "berdela eta txitxarroarekin dagoeneko egiten den gisara"; horrela, flota bakoitzak kanpainaren nondik norakoei buruz erabaki ahal izan dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua argazkiak Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Arrantza kanpaina azken ordukoa Kantauri itsasoa Prentsa digitalaren azken orduko